WILDE OSCAR

Logos Quotes
- ez naiz guztia jakiteko behar bezain gazte
- zigarroa plazer ezin hobearen adibide ezin hobea da. Oso atsegingarria da eta ase gabe uzten gaitu. Beste ezer eska al daiteke?
- zorionaren sekretua tentaldietan erortzea da
- bi eratako gizonak dira, zuzenak eta okerrak eta mugaren marra zuzenek ezartzen dute
- gizakia animalia arrazoiduna da, arrazoiak agindutakoa jarraituz jokatzea eskatzen zaionean beti bere onetik ateratzen dena
- hirurogeita hamar urtetik gorako gizonak miresten ditut; bizitza osorako maitasuna eskaintzen diete beti emakumeei
- pertsona hobetzea nahikoa da, alferrik galtzeko
- besteok kaskarrago direla gogoan hartuta, apal izan behar dugu
- zertarako erabili hitz potoloak? hain dira mamigabeak...
- gauza ugarik batzen gaitu amerikarrekin, hizkuntza izan ezik
- betebeharra, besteok beteko dutela espero duguna da
- norberekeria ez da gogoak eman bezala bizitzea, besteak guri gogoak ematen digun bezala bizi daitezen nahi izatea baizik
- jainkoek zigorra ezartzen digutenean, ez dute gure erreguei erantzun besterik egiten
- gustu sinpleak ditut, hoberenak asetzen nau
- munduko gertakari benetan handiak garunean gertatzen dira
- klase herrikoiek ez dute etsenplu ematea beste eginkizunik
- emakumeek gure akatsengatik maite gaituzte; behar adina akats baldin badugu, guztia barkatzen digute, baita gure adimena ere
- lana beste ezer egiteko ez dutenen aterpea da
- mundu honetan bi zorigaizto besterik ez dago; batek nahi duena ez lortzea da bata, eta bestea, lortzea
- gizateriak nora zihoan ez zekielako aurkitu zuen, hain zuzen ere, bidea
- leialki jokatu behar da beti... eskuan karta onak edukitakoan
- hezkuntza miresgarria da, baina, noizean behin gogora ekarri behar dugu ezagutzea merezi duen ezer irakasterik ez dagoela
- orokorrean, pentsatzen dudana esaten dut beti, baina gaur egun ez da oso komenigarri, gaizki ulertua izateko arriskua baitago
- benetan izugarria da jendeak gugandik ezkutuan esatea erabat egiazkoak diren gauzak
- hamaika gauza botako lirateke, beste inork jaso ditzakeenaren beldurragatik ez balitz
- guztia da arriskugarri; baina horrela ez balitz, bizitzeak ez luke merezi izango
- zorritxarrekoa da, azken finean, gizakiak lanean ordeztuko zuen makina asmatu zuenean gosea ezagutzen hasi izana
- atsegin dut hitz egitea; sarritan hitz egiten diot neure buruari, ezer entzutearren, eta batzuetan hain buruargia naiz non ez dut esandakoa ulertzen
- hil ala biziko arazoetan, garrantzia estiloak du, ez zintzotasunak
- iritzi publikoa jendearen ezjakintasuna antolatzeko eta duintasunaren mailara indar fisikoaren bidez ekartzeko ahalegina da
- gerra txartzat hartzen den bitartean, liluragarri izaten jarraituko du; trauskiltzat jotzen denean galduko du onarpena
- biziki atsegin ditut alderdi politikoak; geratzen diren leku bakarrak dira non jendeak ez duen hitz egiten politikaz
- suspense hau ikaragarria da; nahiago nuke luze iraungo balu
- nor da pobre, maite badute?
- jendea nirekin ados dagoenean, oker nagoela iruditzen zait beti
- gauza bakarra da munduan jendeak bati buruz jardutea baino: inork ere ez jardutea bati buruz
- egungo gazteek uste dute dirua dela guztia eta, helduak direnean, halaxe dela jakingo dute
- batek egon behar luke beti maiteminduta; horregatik ez ginateke inoiz ezkondu behar
- jendeak aseezinezko jakin-mina du guztiari buruz, jakitea merezi duenari buruz ezik
- maitasuna ez da itsua, urrunetik ondo ikusten du; horren froga, urruntzen den heinean akatsak hobeto antzematen dituela
- indar basatia uler liteke, baina, arrazoi basatia jasanezina da
- ez dago munduan ezer emakume ezkonduaren eraspena bezalakorik; ezein gizon ezkonduk inondik ere ezagutzen ez duen zerbait da
- heziera ona jaso izana gaur egun izugarrizko desabantaila da; gauza askotatik kanpo uzten baitzaitu
- pesimista: bi gaitzetatik bat hautazeko aukera izanda, biak hautatzen dituena
- barkatu beti zure etsaiei; horixe da gehien ernegarazten dituena
- iritzi inpartziala interesatzen ez zaizkigun gauzei buruz soilik eman dezakegu; inolaz ere, horrexegatik ez dute deus balio iritzi inpartzialek
- esperientzia da gure hutsegiteen multzoari ematen diogun izena
- edonork senti dezake begikotasuna adiskide baten nahigabearekiko; aparteko izaera behar da haren arrakastarekiko gauza bera sentitzeko
- ez eman inoiz esplikaziorik; nolanahi ere, lagunek ez dituzte behar, eta etsaiek ez dizute sinetsiko
- batzuetan urteak eman diatzakegu ia batere bizi gabe; eta, bat batean, gure bizi osoa istant batean biltzen da
- emakume batek benetan zer esan nahi duen jakiteko, begira iezaiozu, ez aditu dioena
- gure benetako bizitza izan ohi da bizitzen ez duguna
- ez dut sinesten mirakuluetan; gehiegi ikusi ditut