ITZULPEN TEKNIKOAK
HOBEKUNTZAK ARALARREKO TXABOLETAN
**********
Aralar mendilerroa -eta bertan dago Aralarreko Parke Naturala- Nafarroaren eta Gipuzkoaren artean zatituta dago. Bertako hedaduragatik, goraguneengatik, natur balioengatik eta paisajeagatik, Euskadiko mendi ingururik garrantzitsuenetariko bat da. Mendilerroko kotarik altuena Irumugarrieta da, 1.427 metrorekin. Beste mendi-tontor batzuk (Ganbo eta Aldaon, kasu) 1.400 metrotik gorakoak dira.
Mendilerro honetan giza aztarnarik gabeko leku ugari daude; baita bazkalekuak ere, non abereak hazten baitira aintzinan bezala.
ELKARRIZKETA
Aralarreko aziendetan garrantzitsuena ardi-azienda da; ondoren, behi- eta zaldi-aziendak datoz. Aralar, urrutiko garaietan, basoz josita egon zen. Baina abeltzaintza finkatu ahala, basoak atzera egiten hasi ziren. Dena den, gaur egun pagadi garrantzitsuak daude; eta neurri txikiagoan, harizti eta artadiak ere bai. Aralarren orekari eutsi beharra dago, garrantzitsua da-eta. Esaterako, parke natural izendatu izana eta parkearen ordenazio-plana funtsezkoak izan dira helburu hori lortzeko.
ELKARRIZKETA
Industrializazioaz geroztik artzaintza murriztu bada ere, oraindik garrantzi handikoa da inguruko herrietan. Artzainen lana erraztu egin da, bai, baina oraindik iharduera gogorra eta sakrifikatua izaten jarraitzen du.
ELKARRIZKETA
88ko ordenazio-planari esker, artzainen bizimodua nabarmen hobetu duten hainbat ekimen burutu dira. Lanik garrantzitsuena mendilerrora ura ekartzea izan da. Horrez gain, txabolak ere hobetu dira, erosoagoak eta bizigarriagoak izan daitezen.
ELKARRIZKETA
Txabolak konpontzeak halako zailtasun batzuk izan ditu, batez ere materialak garraiatzeko orduan. Honako hau, esaterako, mandoekin egiten hasi eta elikoptero baten laguntzaz amaitu zen. Ura ekartzeko lanek, bideak eta txabolak konpontzeak eta gainerako ekimenek Aralarreko artzaintzaren iraupena ziurtatuko dute.
ELKARRIZKETA
Artzaintzari laguntzea garrantzi handikoa da; ez baitugu ahaztu behar zeinen zeregin garrantzitsua betetzen duten artzainek bai ekonomi arloan bai ingurugiroa babesteko bai gure tradizioen iraupenerako.
INSALUS URA
Nekazaritzako elikagaien lantegien artean ur mineralen sektorea garrantzi handikoa da. Baina fakturazio handiko indizeak dituen sektorea izan arren, gutxitan galdetu diogu gure buruari botilaratze-ur lantegi hauek barrutik nolakoak diren.
Insalus urari buruzko lehen albisteak ...
|
|
|
|
|
|
|
|
|