ITZULPEN TEKNIKOAK
GOURMET KLUBAREN NAZIOARTEKO ARETOA
************
Apirilaren 16, 17, 18 eta 19an, Madrileko "Casa de Campo" izeneko Kristalezko Pabilioian, Gourmet-Klubaren Nazioarteko Aretoaren hamairugarren edizioa antolatu zuten, "kalitatea eta profesionaltasuna" izenpean.
Gourmet taldeak hau bezalako erakustaldia antolatzean, zera izan du helburu: nekazaritzako elikagai- eta ardangintza-sektoreko profesionalei negozio-merkatu handi bat eskaintzea; leku eta denbora berean, aipaturiko sektoreko eskaintza eta eskaera biltzeko.
Azalerako 10.000 metro karratuetatik 7.311 erakusketarako izan ziren, hau da, iaz baino %13 gehiago. Gainerako metro karratuetan, Aretoari lotutako hainbat jarduera antolatu zituzten. Erakusketari-kopuruak ere gora egin du; aurten, 600tik gora izan baitira. Ordezkaririk gehien izan zituzten sektoreak elikagintza (%48arekin) eta edariena (%41arekin) izan ziren. Eta publikoari dagokionez, 40.000 aditu baino gehiago etorri ziren Aretoa ikustera.
Gourmet Klubaren Nazioarteko Aretoa antolatzen hasi zirenetik, Euskal Herriko produktore asko animatu dira adituentzako azoka honetan parte hartzera. Hala izan da edizio guztietan.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza-Sailak Gourmet azokan jarritako standean, nekazaritzako elikagaien euskal sektoreko 40 enpresa eta kalitate-izena daramaten euskal produktu labeldun guztiak izan ziren, besteak beste: Kalitatea Fundazioa, Errioxa Arabarreko 14 upategi, Getaria eta Biz-kaiko 4 txakolin-produktore, 3 sagardotegi, ur mineraleko lantegi 1, harakintzako 4 lantegi, 5 arrain-kontserbategi, arraina eraldatzeko 4 enpresa, eta Idiazabal gaztandegi bat. Gainerako enpresak hainbat sektoretakoak izan ziren.
ELKARRIZKETA
Horrelako azokak oso garrantzitsuak dira produktuak merkatuetan bultzatzeko -orain dela urte gutxi arte, nekazaritzako elikagaiak lantzen zituzten euskal enpresek gutxi landuta zeukaten alor hori.
ELKARRIZKETA
IƱaki Gerenebarrena Nekazaritza-Sailburuak stand guztiak bisitatu zituen, Jon Arruti Sailburuordearekin eta Foru-Aldundietako Nekazaritzako Ordezkariekin.
Produktore guztiek, bai lehenengo aldiz etorritakoek bai aurreko edizioetan izandakoek, oso balorazio ona egin zuten Gourmet-Klubaren Aretoari buruz, garrantzi handiko azoka baita nork bere produktuak sustatu eta merkatu berriak aurkitzeko.
ELKARRIZKETA
ELKARRIZKETA
ELKARRIZKETA
Euskal Herriko zenbait produktu sona handikoak dira gure herritik kanpo. Hala ere, beharrezkoa da ...
|
|
|
|
|
|
|
|
|