Title: ARALARKO PARKEA

Author:ITZULPEN TEKNIKOAK
Subject:MISCELLANEOUS WRITINGS, QUOTES
Source:
Download book:
Words Statistic:words statics
 

Number of words for page:
ITZULPEN TEKNIKOAK

ARALARKO PARKEA

**********

Aralarko parke naturala Gipuzkoa hego-ekialdean dago eta mendi bereko nafar aldearekin egiten du muga. 11.000 hektareako hedadura dauka eta mendirik altuena Ganbo da, 1.442 metrorekin.

Parkearen erdigunea goi-lautada karstiko bat da, mendi-tontor ugariz inguratuta. Paisajea morfologia karstikoz eta mendi-hegal higatuz osaturik dago.

Goian, mendiko belardiak, harkaiztegiak eta haitz altuak dira nagusi Aralarko paisajean. 800 eta 1.000 metro artean, pagadi eta sastraka ugari dago. Kotarik baxuenetan, berriz, baso-landaketak, artadiak, hariztiak eta sega-belardiak.

Faunari dagokionez, Aralarko parkean 147 ornodun-espezie zenbatu dituzte. Sai arrea, sai zuria, ugatza eta arrano beltza, esterako, gainetik hegan egiten ikus ditzakegu. Behean, orkatzak eta basurdeak ezezik, narrasti eta ur-lehorreko espezie asko ere bizi dira.

Inguruneari, oro har, gero eta garrantzi handiagoa ematen dion lurraldearen zati bat baino ez da Aralar.

ELKARRIZKETA

Joan den ostiralean, maiatzak 21, Aralarko Parketxea inauguratu zuten. Parketxea Lizarrusti mendatean dago, Aralarko parke naturalaren sarbidean. Zentroaren zabalpenak azkena eman dio Aralarko parkearen atonketari. Etorkizunean inbertsioak eten egingo ez badira ere, azken urteotako lanak amaitutzat jo daitezke.

ELKARRIZKETA

Zentroak bi zeregin betetzen ditu: ingurugiro-hezkuntza eskaintzea eta ostatu ematea. Urjauzi hidrauliko bateko energia erabiltzen du eta 100 bat milioi pezetako inbertsioa ekarri du.

ELKARRIZKETA

Aralar duela bost urte izendatu zuten parke natural. 12.000 hektarea ditu, hau da, Gipuzkoako lurraldearen %5, eta bertako ekosistemak, mendea joan-mendea etorri, abere eta artzain askoren aterpe izan dira.

Artzaintza garrantzi handiko jarduera da: kontuan hartzeko garrantzi ekonomikoa izateaz gain, parke naturalaren zati bereiztezina ere bada. Hori dela eta, artzaintzak bertoko mendietan duen etorkizuna ziurtatzeko, inbertsio handiak burutu dituzte, esaterako, ura eta argindarra ekarri dituzte, bordak hobetu dira, e.a.

ELKARRIZKETA

Parketxeak, Aralarko fauna eta landaredi ugaria sakon ezagutzeko aukera ematen digu, bertoko baso-motak eta larreak barne. Gainera, aisialdi eta atsedenerako leku ezin hobea ...
Page: 1
 

Others Books from the author..

Help

  • Select one or more words an get availables translation in Logos Dictionary.
  • Set the number of words for each page an refresh the content.
  • Go to begin of the document
  • Go to previous page
  • Go to next page
  • Go to the end of document
  • Libri.it

    MARK RYDEN. PINXITORSO ACCHIAPPAFARFALLEIL MIO PRIMO VIAGGIOSEBASTIÃO SALGADO. GENESIS
  • Illustrati

    Sfoglia riviste di Illustrati
  • Libri.it