Itzulpen Teknikoak
GETARIAKO TXAKOLINA: MAHATS-BILKETA
**********
Mahats-parrak balea-hezurrei eutsita egoten ziren denboran -halaxe gaztigatzen baitigute 1800. urte aurreko idazkiek-, iragan distiratsu baten ostean, Getaria inguruetako txakolinaren gainbehera hasi zen. Egoera ezin txarragoa zela-eta, Pedro Ruekak lanari ekin zion duela 50 urte pasatxo, ardo zuri honi bere ospe ona itzultzeko asmoz. Ez zen bakarrik ibili zeregin horretan: Aizpurua, Gaintza, Eizmendi, Garraztasu, Ulazia, Ostolaza eta Lazkano getariarren laguntza izan baitzuen, hala nola Ameztoy, Santabarbara eta Lazkano zarauztarrena.
Baina benetako aldakuntzaren hasiera "Getariako Txakolina" elkartea osatzeaz batera gertatu zen.
ELKARRIZKETA
89. urtean, "Getariako Txakolina" jatorri-izena aintzat hartu zutenean, 50 hektarea mahasti eta 12 upategi besterik ez zeuden izen horren pean bilduta. Gaur egun, berriz, 125 hektarea eta 17 upategi daude (10 Getarian, 6 Zarautzen eta beste bat Araban).
Jatorri-Izena arautzen duen Kontseiluak egiten dituen kontrolei esker, azkeneko produktuaren emaitza bermaturik dagoela esan daiteke.
ELKARRIZKETA
Jatorri-izenak egin duen hamar urteko ibilbidean, ia upategi guztiek berritu dituzte euren instalazioak eta tresneriak.
Hala gertatu zaio, esaterako, -----------------r)i. Txakolina egiten betidanik aritu bada ere, jatorri-izenaz geroztik bere mahasti-lurrak zabaldu egin zituen, gaur egungo lau hektareak izan arte.
ELKARRIZKETA
Getariako, Zarautzeko eta Aiako txakolindegietan gaurko teknologia erabiltzen dute; hala eta guztiz ere, ardo zuri honen sekretua baserritarren aspaldiko jakiturian datza. Urte guztietan, garai berean gutxi gora-behera, azkeneko emaitza zehazteko hainbat urrats egiten dituzte.
---------------(e)k emango digu urrats horien berri; ardandegi-jabe hau txakolina egiten duen laugarren belaunaldikoa da.
ELKARRIZKETA
Aurtengo mahats-bilketari dagokionez, kalitate oneko uzta biltzea espero dute. Produkzio-prozesua azken txanpan dago, beroaren poderioz lehenago ekingo baitiote mahatsa biltzeari. Mahatsa puntu-puntuan dago, beraz, batez beste 10,5 gradu lortuko dituelarik.
Aurtengo uzta badirudi 10.000 kintalekoa izango dela (horietatik %15 hondarribi beltza; eta gainerako %85, hondarribi zuri-motakoa). Mahatsaren egoera ezin zitekeen hobea izan, ...
|
|
|
|
|
|
|
|
|