Title: ARRANTZONTZI BERRIAK

Author:ITZULPEN TEKNIKOAK
Subject:MISCELLANEOUS WRITINGS, QUOTES
Source:
Download book:
Words Statistic:words statics
 

Number of words for page:
Itzulpen Teknikoak

ARRANTZONTZI BERRIAK

************

Joan den astean, hiru arrantzontzi uretaratu zituzten "Murueta", "Olaziregi" eta "Pasaia" ontzioletan: atunontzi izoztaile bat, baxurako arrantzontzi bat eta azkenik alturako arrantza freskoan arituko den beste ontzi bat. Beraz, arrantzontzi bakoitza azpisektore bati dagokio.

Ontzi berriok guztira 1.450 milioi pezeta kostatu dira eta Eusko Jaurlaritzako Arrantza-Sailak 620 milioi eman zituen dirulaguntza moduan. Hori dela eta, euskal flota berritzearen alde euskal armadoreak egiten ari diren ahaleginaren garrantzia azpimarratu nahi izan du Gerenebarrena sailburuak. Hiru azpisektore horietan eta hiru portutan egindako inbertsioek agerian jarri baitute arrantza etorkizun handiko jarduera ekonomikoa dela.

Ekainaren 1ean, "Pesqueras Zarrak" Ondarroako enpresa armadoreak "Reinaré" ontzia uretaratu zuen Pasaiako ontzioletan. Arraste-arrantza freskoan arituko den ontzi honek 37,5 metroko luzera du, 364 tona pisatzen du eta neurri bereko beste bost arraste-ontzi egiteko proiektuaren barruan dago, bostak Ondarroa eta Pasaian. Ontziak guztira 320 milioi pezetako kostua izan du eta 128 milioiko dirulaguntza jaso du.

Bestalde, ekainaren 2an, Muruetako ontzioletan, "Rosita C" atunontzi izoztailea uretaratu zuen "Igorre S.L." Bermeoko enpresa armadoreak. Atunontzi moderno honek guztira 1.057 milioi pezeta balio du eta 422 milioi pezetako dirulaguntza jaso du. 72 metroko luzera eta 2.453 tonako pisua ditu eta Ozeano Indiar eta Barean arituko da hegaluze tropikalak harrapatzen. Atunontzi izoztaileen alorrean, euskal flota munduko garrantzitsuenetariko bat dela azpimarratu beharra dago. Dena den, ontzi berrien proiektua ez da amaitu; izan ere, antzeko ezaugarriak izango dituen ontzia egiten ari baitira Bizkaiko ontziola honetan.

Ekainaren 2an ere beste ontzi bat uretaratu zuten Hondarribiko "Olaziregi" ontziolan. "Amuitz" du izena eta baxurako arrantzan arituko da. Ontziaren jabea zortzi armadorez osaturiko taldea da; apirilaren 18an, berriz, ezaugarri bereko ontzia uretaratu zuten, "Pittar" izenekoa. "Amuitzak" 28 metroko eslora du eta 139 tona pisatzen du, poliesterrez eginda dago eta baxurako ohizko espezieak harrapatuko ditu Bizkaiko itsasoan: antxoa, berdela eta txitxarroa.

...
Page: 1
 

Others Books from the author..

Help

  • Select one or more words an get availables translation in Logos Dictionary.
  • Set the number of words for each page an refresh the content.
  • Go to begin of the document
  • Go to previous page
  • Go to next page
  • Go to the end of document
  • Libri.it

    ORSO ACCHIAPPAFARFALLESCANDINAVIAN DESIGNIL FICO PIÙ DOLCEWILLIAM CLAXTON. JAZZLIFE
  • Illustrati

    Sfoglia riviste di Illustrati
  • Libri.it