Title: ARRANTZA-IKUSKARITZA

Author:ITZULPEN TEKNIKOAK
Subject:MISCELLANEOUS WRITINGS, QUOTES
Source:
Download book:
Words Statistic:words statics
 

Number of words for page:
Itzulpen Teknikoak

ARRANTZA-IKUSKARITZA

************

Arrantza-jarduerak premiaturik, harrapaketen eta arrantza-baliabideen gaineko kontrola antolatu-beharra dago, bai arrantza profesionalaren kasuan bai kirol arrantzaren kasuan. Hori dela eta, 1982. urtean, Arrantza-Ikuskaritza sortu zuen Eusko Jaurlaritzako Arrantza-Sailak.

Ibilera luzea egin du orduezkero. Eta hasieran, oztopo ugari eta baliabide eskasak izan arren, gaur egun arrantzaren gaineko kontrola asko hobetu da, eta z du zerikusi handirik duela 18 urteko egoerarekin.

ELKARRIZKETA (Andoni Idoiagaren lehen elkarrizketa: "Arrantza ikuskatzeko premia" Euskadin).

Arrantza-Ikuskaritzak ontzi modernoa du: "GARBI". 19 metroko eslora du eta 24 korapiloko abiadura har dezake. Beste ontzi txikiago bat ere badu: "ARGI". Bi itsasontzi hauekin, 118 kilometroko kosta zaintzen dute: Bidasoatik Kantabriako mugaraino. Hala ere, kontrola itsaso zabalean ezezik, beste erremu batzuetan ere egiten da. Horretarako, karelez kanpoko motoredun txalupa bat eta noranahiko hainbat ibilgailu erabiltzen ditu, zenbait jarduera kontrolpean izateko beharrezkoak dira-eta, esaterako: itsaski-arrantza.

Izan ere, Urdaibai, Plentziako Itsasadarra, Bilboko Abra edota Gaztelugatxeko biotopoa zaindu-beharreko lekuak dira, eta Arrantza-Ikuskaritzako 10 ikuskatzaileetariko zenbaitzuk arduratzen dira lan hori egiteaz. Itsaskitan ibiltzen diren pertsonen kopurua altu samarra denez, kontrolatu-beharreko jarduera da.

Arrantza-arauak hausteari dagokionez, 1999. urtea "urte normala" izan zen. 186 akta jaso ziren; horietatik % 41 kirol-arrantzan aritzen ziren ontziei jaso zizkieten, batez ere uda-garaian, baimendu gabeko arrantza-aparailu eta sareak erabiltzeagatik gehien-bat. Dena den, arrantzako arauak negu-garaian ere urratuak dira, batez ere angularen harrapaketa dela-eta.

Arrantza-baliabideei eusteko orduan, kirol-arrantzak arriskurik ez badakar ere, hortik dirua irabazi nahi duten kirol-arrantzaleak kontrolpean izatea (bestela, arrantzale profesionalen kalterako izango bailitzateke), benetako erronka da Arrantza-Ikuskaritzarako.

ELKARRIZKETA (Idoiagaren bigarren elkarrizketa: "Kirol arrantzaren salmentekin amaitzeko premia".)

Arrantza profesionalari dagokionez, gehien egindako lege-hausteak hauek izan dira: itsasora jaurkitako aparailuak behar bezala ez balizatu edo identifikatzea, baimendu gabeko lekuetan arrantzatzea, eta zilegi ez den neurriko ...
Page: 1
 

Others Books from the author..

Help

  • Select one or more words an get availables translation in Logos Dictionary.
  • Set the number of words for each page an refresh the content.
  • Go to begin of the document
  • Go to previous page
  • Go to next page
  • Go to the end of document
  • Libri.it

    SANTI, MARINAI E BALENE...RAPERONZOLOOLTREMAITHE BEATLES. ON THE ROAD 1964-1966
  • Illustrati

    Sfoglia riviste di Illustrati
  • Libri.it